ANTZERKI TAILER batean parte hartzea aukera ezin hobea da modu aktiboan zahartu nahi duten adinekoentzat, hau da, alderdi fisiko, mental zein sozialetik bizitza kalitate ona eduki nahi dutenentzat.
Jarduera ugari egin ditzakete 60 urtetik gorako pertsonek, baina aktibo egon nahi badute, ondo pasa nahi badute, jendea ezagutu eta egoera fisiko eta mental ona eduki, aukera ezin hobea da antzerki talde batean parte hartzea.
Onura asko ekartzen ditu antzerkiak: gorputz espresioa, norbere buruaren ezagutza, autoestimua, deshinibizioa, erlaxazioa, sortzeko ahalmena handitzen du, bakar batzuk aipatzearren.
Antzerkia betidanik izan da garrantzizko jarduera Helduen Hitza elkartean. 2012. urteaz geroztik egiten dugu jarduera hau, intentsitate eta adore handiarekin. Topalekun egiten dira entseguak, asteazken arratsaldetan.
Cristina Torres da gaur egun zuzendaria. Oso ondo ezagutzen ditu interpretazio teknikak, eta oso talde ona lortu du, elkartua eta ilusioz betea.
Taldean parte hartzeko gonbita egiten dizuegu, erabaki benetan ona izango da.
Jardueraren arduraduna – ANTZERKI TAILERRA: Joaquín Mendia