Nor gara?
Zer da HELDUEN HITZA?
Helduen Hitza 55 urtetik gorakoentzako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. 2003. urtean sortu zuten Matia Fundazioaren Esperientziaren Eskolako 38 lagunek. 700 lagun baino gehiago daude, gaur egun, Helduen Hitzan.
Adinekoen belaunaldi berri bat osatzen zuten gizon-emakume haiek, esperientziaren eskolako ikasturtea amaitu ondoren, BIZITZAN ZEHARREKO ETENGABEKO IKASKUNTZA prozesuan parte hartzen eta hura zabaltzen jarraitzeko premia ikusi eta sentitu zuten, zahartze prozesu hobea eta luzeagoa, aktiboagoa, osasungarriagoa, kulturala eta parte hartzailea edukitzeko eta ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak hobetzeko helburuarekin.
Adinekoen multzoak gizartean eta guk geuk sortu ditugun elkarteetan presentzia aktiboa izateko zereginean lan egin nahi dugu, eta horretan dihardugu gainera; orobat ahalegintzen gara lankidetza eragileak izaten eta gure jardunetan funtsezkoak izan behar duten balioak sustatzen eta garatzen. Azken batean, lagundu nahi dugu gizartea gizatiarragoa, bidezkoagoa eta parte hartzaileagoa izan dadin eta bazterketaren bidek egin ez dezan.
Gure antolamendua eta funtzionamendua
Honako hauek dira gure funtzionamendu organoak: Bazkideen Batzarra eta Zuzendaritza Batzordea (Batzordeko bokalak dira Lan Batzordeen koordinazioaz arduratzen direnak).
- Bazkideen Batzarra urteko lehenengo hiruhilekoan elkartzen da Ohiko Batzarrean, Zuzendaritza Batzordeko kideen hautaketa onartzeko, eta urrian, berriz, Ohiz Kanpoko Batzarrean elkartzen da, Urteko Ekintza Plana ezagutzeko eta onartzeko.
- Zuzendaritza Batzordea Elkartearen interesak kudeatzen eta ordezten dituen ordezkaritza organoa da. Honako hauek dira gaur egungo kideak:
- Lehendakaria: Joxe Amonarraiz
- Lehendakari ordea : Idoia Bujanda
- Idazkaria: Javier García
- Diruzaina: Carlos Ortigosa
- Bokala (Bidezidor kirola): Belén Hernández
- Bokala(Ibilaldiak): Puri Ibarburu
- Bokala (Euskara): Dorleta Atorrasagasti
- Bokala (Hitzaldiak): Juan Mari Pérez
- Bokala (Aisia eta kultura irteerak): Maribi Alonso
- Bokala (Literatur Lehiaketa- Literatura Tertuliak, Historian zeharreko Literatura eta Narratiba tailerra): Carmen Fernández
- Bokala (Askotariko jarduerak: Antzerki, Abesbatza eta Musika tailerrak, Lerro Dantza eta Ostegunetako Forua): Asun Olaskoaga
- Jarduera ezberdinen inguruan antolatzen gara (ikus bakoitzari dagokion atala). Kide bakoitza aukeratzen du zeinetan hartzen duen parte, jardueren programak, ordutegiak eta beste alderdiak kontutan hartuta. Jarduera bakoitzak buruzagi bat eta Lan Batzorde bat du prestatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko.
ELKARTEAREN ESTATUTUAK 2025