IDAZTEKO TAILERRAren helburu nagusia da jendea idaztera bultzatzea, kontakizunak sortzera iristeko xedearekin, eta atzean uztea orri zuriaren beldurra.
Proposamen original eta dibertigarrien bidez, eta bizipenez eta irudimenaz baliatuta, agerian geratuko da bakoitzaren sortzeko ahalmena; horrez gainera, zaletasun bereko pertsonen arteko elkarrizketa bultzatuko da, hainbat egileren testuak irakurriko dira eta parte hartzaileen idatziak ezagutuko dira taldean. Horiek guztiak ezinbestekoak izango dira istorio onak sortzeko funtsezkoa den giro atsegina sortzeko.
Ikasturte honetan Narratiba Tailerra urritik maiatzera bitartean egingo da, guztira 2 orduko 28 klaserekin, asteazken arratsaldetan 16: 30etik 18: 30era Topalekun.
Aurreko ikasturteetan bezala, narrazio-teknikan funtsezkoak diren gaiak landuko dira:
- Perspektiba: edozein istorio kontatzeko beharrezko ikuspuntua.
- Pertsonaiak: izena, deskribapena eta nortasuna.
- Egitura: kontatu nahi duguna antolatzea.
- Berridazketa: idatzitakoa berrikustea eta zuzentzea.
- Espazioa: istorioa garatzen den tokia.
- Denbora: trama gertatzen den lekua eta horren erabilera objektiboa eta subjektiboa.
- Deskribapena (pertsonaiak, lekuak, etab…)
IDAZTEKO TAILERRAren arduraduna: José Ramón Varela