Jarduera honen bitartez pertsonen arteko harremanak sortzen eta bultzatzen dira; jarduera mentalari eusten zaio, eta baita bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari ere; eta partaidetza eta solidaritatea bultzatzen dira (talde jarduerak, aisiaren kudeaketa eta garapen emozional osasungarria).
Ikasturtean zehar, egun bateko aisia-kultura jarduerak egiten dira, gure ingurunetik oso urrun ez dauden lekuetara. Ezaugarri hauek betetzen dituzten lekuak bilatzen dira: gure ingurunetik hurbil egotea, paisaiengatik, monumentuengatik edo eraikinengatik ikuspegi bereziak eskaintzen dituzten lekuak izatea.
Ikasturtearen amaieran, astebeteko irteera bat egiten da. 2017an Alsaziara joan ginen, 2018an Kroaziara eta 2019an Errumaniara. 2020an Belgikara joateko prestaturik zegoen bidaia, baina bertan behera utzi behar izan genuen pandemia zela-eta.
Irteera motzagoak ere antolatu ditugu, lauzpabost egunekoak; 2019an Perigordera, esate baterako. 2020rako prestaturik zegoen Palenciarako irteera bertan behera utzi behar izan zen.
IRTEERA KULTURALAK jardueraren arduraduna: Maria Victoria González