Ostegunetako Foroa

Ostegunetako Foroa

OSTEGUNEKO FOROA astero izaten da, ikasturte osoan zehar, 10.30etik 12:00etara, Topalekun. 2007. urteaz geroztik Helduen Hitzako kide guztiei eskaintzen zaien kultura eta hezkuntza jarduera da, zeinaren bitartez aukera ematen zaien parte-hartzaileei gai askotarikoen inguruan eztabaidatzeko, bai interes orokorrekoak bai gure Elkarteari eta bertako taldeari zuzenean eragin diezaioketenak; parte-hartzaileek beraiek proposatuta hautatu ohi dira gaiak.


Aldian-aldian, batzorde bat arduratzen da parte-hartzaile guztiei beren interesekoak izan daitezkeen gaien proposamenak eskatzeaz: gaurkotasun handiko gaiak, informazio balio handikoak, erabilgarriak, etab. Proposamenak jaso ondoren, gaien eta sortutako interes mailaren arabera ordenatzen dira, planifikatu egiten dira, eta hainbat informazio iturri baliatzen dira. Azkenik, egutegian sartzen da hautatutako gaia.


Foro honekiko interesa handitu egin da denborarekin, batez ere pizten duen interesagatik eta urtero elkartekideen hazkundeagatik. Jardunaldi bakoitzari hasiera emateko, moderatzaileak sarrera bat egiten du, eztabaidari hasiera emateko oinarri gisa, eta ondoren, hitz eskaeren hurrenkeran, parte-hartzaile bakoitzak bere iritzia ematen du, eta gainerakoek iritzia errespetatzen dute. Kontua ez da aurkariari aurre egitea, baizik eta norberak bere jarrerak azaltzea, kontrastatzeko, eta, horretarako, datuak, kontzeptuak edo ñabardurak ematea. Eztabaida horien ondorioak pertsonalak dira eta norberari dagozkio.


Astero, hitz egindakoari buruzko laburpen bat argitaratzen da Elkartearen webgunean.


Ikasturte bakoitzaren amaieran, jardueraren balorazioa egiten da, alderdi positiboak eta negatiboak aztertzeko eta hurrengo urtean aurrera jarraituko den erabakitzeko eta, aurrera eginez gero, aldaketarik edo hobekuntzarik egin behar den ala ez erabakitzeko.


OSTEGUNETAKO FOROA ordezkaria: Asun Olaskoaga 

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información