Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK---- BERDEAK eta URDINAK
ZURIAK eta GORRIAK
AMEZKETA - ZAZPITURRIETA - AMEZKETA (T-23) 8 KM ▲▲
Eguna: 2026ko azaroaren 20an
Ordua: 07:40an
Irteera: Renfeko geltokian
Helmuga: Tolosa 2.
Gero, TO 01 autobusa Amezketara
Distantzia: 8 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Tolosara trenez joango gara eta Amezketara autobusez. Sasturain tabernaren paretik jaitsi eta errepidean aurrera egingo dugu metro batzuk. Berehala, ezkerretara, mendi-bide estu samar bat hartuko dugu, aldapa handikoa, parke batera eta Tourseko San Martin elizara iritsi arte. Handik, Zazpiturrietako seinaleak ikusten hasiko gara. Malda handirik gabe igotzen jarraituko dugu eta alde batera eta bestera baserri batzuk atzean utziko ditugu. Seinaleak jarraituz, Zazpiturrietara iritsiko gara, eta, han, euria egiten duenean, zazpi lekutatik eta hainbat mailatan aterako da ura. Beherantz hasi, eta Luma Gorri dioen baserri eder batera iristean, metro batzuk jaitsiko ditugu asfaltoz, eta berehala ezkerretara hartuko dugu pista-bidea, Sasturain tabernaraino. Ondoren, Amezketako erdigunera iritsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta URDINAK
ORIO - ITXASPE - ZARAUTZ (K-07) 13,4 KM ▲▲
Eguna: 2026ko azaroaren 20an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Helmuga: Orio
Distantzia: 13,4 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Amaran Easoko geltokian bilduko gara eta Oriora heltzean, herritik San Martin auzorako bidea hartuko dugu. Gero autopista ondoko errotondara eta handik Itxaspera dioen bidetik goiko behatokira. Ondoren, Itsaspe baserri ondoan ezkerretara, pista bidetik, itsasoa ikusiz Orioko hondartzara jeitsi eta berriro herria zeharkatuz, Txurruka hondartzara joango gara. Jarraian, txakolin mahastietatik pasatuz Zarautzko kanpinera. Eta ondoren, Zarautzeko San Pelaio auzora mailaditik edo eta errepidez egin daiteke.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.