BIDEZIDOR KIROLEKO IRTENALDIA GORRIAK ETA BERDEAK--ZURIAK eta URDINAK
GORRIAK eta BERDEAK
BILLABONA - ANOETA - IBARRA - TOLOSA (T-05) 9,47 KM ▲
Eguna: 2026ko azaroaren 13an
Ordua: 08:40an
Irteera: Renfeko geltokian
Helmuga: Billabona
Distantzia: 9,47 km
Zailtasuna: ▲
BAZKARIA: 13:30ean Harizpen, Tolosako jubilatuak.
AZALPENA
Norteko geltokian elkartuko gara Bilabonara joateko. Barneko Santiago bidea hartu eta beti ere bere seinaleei jarraituz, Irura, Anoeta eta Tolosako herriguneetatik pasatuko gara. Gero, Ibarrara jarraituko dugu bidegorritik beti ere. Ondoren, berriro Tolosara itzuliko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURIAK eta URDINAK
DONOSTIA - POLLOE - GARBERA - MENDITXO - ANTONDEGI - LOIOLA (D-33) 13 KM ▲▲
Eguna: 2026ko azaroaren 13an
Ordua: 08:50ean
Irteera: Okendo Kultur-etxean
Distantzia: 13 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Okendoko kultur etxe aurrean elkartu eta Jai Alaira joango gara. Egiara doan aldapa igotzen hasi eta laster ezkerretara egin ondoren, harmailetatik igoko gara eta berehala Polloeko hilerrian aurkituko gara. Sartu, zeharkatu eta beste aldeko atetik atera eta gero, Intxaurrondoko errotondatik Garberara joango gara. Bideari aurrera jarraituko diogu eta Menditxo jatetxera doan bidetik jeisten hasiko gara. Goitik behera segiko dugu eta bidegurutzera heltzean Astigarragara doan bidea utzi eta eskubikotik aurrera egingo dugu baserri batera iritsi arte. Han, berriro ere eskubiko pistatik aurrena eta ezkerrekotik gero, Sagar Lore landetxera ailegatuko gara. Eskubialdetik segi eta aldapa piko bat igo eta gero, Parada baserria ikusiko dugu. Bere ondotik pasa lehen eta jarraian Antondegi baserrira helduko gara. Handik, Martuteneko poligonora jeitsi eta Urumea ibaiaren ondotik Loiolara iritsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
Bidezidor kirola: aurreko jarduerak
- 2026ko azaroakren 6, ostirala. Bidezidor-kiroleko irtenaldia 08:00
- 2026ko urriakren 30, ostirala. Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK ---- GORRIAK eta URDINAK 08:00
- 2026ko urriakren 23, ostirala. Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK ---- GORRIAK eta URDINAK 08:00
- 2026ko urriakren 23, ostirala. BAZKARIA TOLOSAN 08:00
- 2026ko urriakren 16, ostirala. Bidezidor-kiroleko irtenaldia 08:00