Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Bidezidor kirola

Bidezidor-kiroleko irtenaldia

ZURIAK eta URDINAK

BILLABONA - ANOETA - IBARRA - TOLOSA (T-05)  9,47 KM ▲

Eguna: 2026ko azaroaren 6an

Ordua: 08:40an

Irteera: Renfeko geltokian

Helmuga: Billabona

Distantzia: 9,47 km

Zailtasuna: ▲

BAZKARIA: 13:30ean Harizpen, Tolosako jubilatuak.

AZALPENA

Norteko geltokian elkartuko gara Bilabonara joateko. Barneko Santiago bidea hartu eta beti ere bere seinaleei jarraituz, Irura, Anoeta eta Tolosako herriguneetatik pasatuko gara. Gero, Ibarrara jarraituko dugu bidegorritik beti ere. Ondoren, berriro Tolosara itzuliko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta BERDEAK

DONOSTIA - POLLOE - GARBERA - MENDITXO - ANTONDEGI - LOIOLA (D-33)  13 KM ▲▲

Eguna: 2026ko azaroaren 6an

Fecha: 6 de noviembre de 2026

Ordua: 08:50ean

Irteera: Okendo Kultur-etxean

Distantzia: 13 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Okendoko kultur etxe aurrean elkartu eta Jai Alaira joango gara. Egiara doan aldapa igotzen hasi eta laster ezkerretara egin ondoren, harmailetatik igoko gara eta berehala Polloeko hilerrian aurkituko gara. Sartu, zeharkatu eta beste aldeko atetik atera eta gero, Intxaurrondoko errotondatik Garberara joango gara. Bideari aurrera jarraituko diogu eta Menditxo jatetxera doan bidetik jeisten hasiko gara. Goitik behera segiko dugu eta bidegurutzera heltzean Astigarragara doan bidea utzi eta eskubikotik aurrera egingo dugu baserri batera iritsi arte. Han, berriro ere eskubiko pistatik aurrena eta ezkerrekotik gero, Sagar Lore landetxera ailegatuko gara. Eskubialdetik segi eta aldapa piko bat igo eta gero, Parada baserria ikusiko dugu. Bere ondotik pasa lehen eta jarraian Antondegi baserrira helduko gara. Handik, Martuteneko poligonora jeitsi eta Urumea ibaiaren ondotik Loiolara iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Bidezidor kirola: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Bidezidor kirola Egutegia