Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

ZUMAIA, DUNAK ETA PADURAK

Irteera: Zumaiako dunak eta padurak

Eguna: ekainaren 1a, astelehena.

Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo Plazan)

Elkartzeko ordua: (8:40ean)

Irteera: (8:50ean)

Helmuga:  Zumaia

Luzera: 12 km.

Oharra: makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea aholkatzen dizuegu.

Ibilbidea: geltokitik irten eta Basosta bidea hartuko dugu. Herriko kaxkoa utzi eta baso txiki bat gurutzatuta Urola ibaiarekin egingo dugu topo. Itsas behera izango dugunez Beduako irlak ikus ahal izango ditugu.
Ondoren, Artadi auzoa goiko aldean dugula bidegorritik aurrera trenbideko zubitik pasako gara. Toki aproposa arraunlariak eta piraguistas ikusteko eta txalotzeko.
Behin itsas kiroldegira iritsita Santiago hondartzara joko dugu eta Zuloaga museora heldu aurretik ezkerretara eginez dunak eta padurak begiztatuko ditugu.
Segidan, herritik pasata itsasargira hurbilduko gara eta amaitzeko Itzurun hondartzatik San Telmo ermitara, bertatik hain ezagunak diren Flyschak miretsiko ditugu

 

Itzulera kostaldeko trenean egingo dugu.

Ibilaldiak: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia