Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Bidezidor kirola

Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta URDINAK ---- GORRIAK eta BERDEAK

GORRIAK eta BERDEAK

LARRAITZ - GAINTZA - ALTZAGARATE - ALTZAGA - ARAMA - ITSASONDO (G-05) 13 KM ▲▲

Eguna: 2026ko apirilaren 17an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Helmuga: Tolosa 1.

Distantzia: 13 km

Zailtasuna: ▲▲

OHARRA: Ez da pintxorik izango, norberak eraman beharko du hamaiketakoa.

AZALPENA

Trenean Tolosara iritsiko gara eta han hartuko dugu Abaltzizkeko autobusa Larraitzeraino. Txindoki mendia ezkerretara dugularik aurrera egin ondoren,  beheragoko  bidegurutzean, Gaintzara zuzenduko gara. Jarraian, Altzagaratera joateko pista bidea hartu eta lehenbiziko bidegurutzean eskuinera eta bigarrenean ezkerretara eginez helduko gara Altzagaratera. Dena den, ibilbidea ongi markatua dago. Jarraian Altzagara iristeko berriz, pista bidetik edo eta errepidez ere egin daiteke. Gero, Aramaruntz segituko dugu eta Itsasondon bukatuko dugu gure ibilbidea.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK eta URDINAK

ZARAUTZ - SANTA BARBARA - ASKIZU - ZUMAIA (K-19) 10 KM ▲▲

Eguna: 2026ko apirilaren 17an

Ordua: 08:10ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Helmuga: Zarautz

Distantzia: 10 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Amarako Easo geltokian trena hartu eta Zarautza. Han, Santiago bidea hartuko dugu eta kaltzadaren erdigune aldera ezkerretara doan bidexka batetik “Vista Alegre“ deitzen den dorrera bertaratuko gara. Gero, Santa Barbaratik zehar mahastiak ikusiz Garateko errepidera helduko gara. Goitik behera ekin eta Getariako hilerri ondoan ezkerreko bidetik San Prudentzio eta Askizura ailegatuko gara. Han aurreraxeago jarraitu eta bihurgunean, eskubiko bidetik goitik behera eginez, Zuloaga museora lehen eta ondoren Zumaiara jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
 

Bidezidor kirola: jarduera gehiago

Itzuli: Bidezidor kirola Egutegia