Hitzaldia TOPALEKUAn. IRATXE DE ARANTZIBIA. Dantza modernoa: emakumeen iraultza: Isadora Duncanetik Martha Grahamera
Zuzenbidean (1993-1998) eta Kazetaritzan (1998-2000) lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean; Kazetaritza Digitalean graduondokoa (2003-2004) Kataluniako Unibertsitate Obertan. Freelance gisa, kazetari, dantza-kritikari eta komunikazio-arduradun lanak uztartzen ditu.
Haurtzarotik dantzaren munduaz interesatu zen, klasiko, garaikide eta jazz dantza klaseak jasoz. 1992an hasi zuen bere ibilbide profesionala kazetaritza amateurretik, betiere dantzaren munduarekiko interesa erakutsiz. 1999an idatzi zuen lehen dantza-kritika El Diario Vasco-rentzat – egunkari horretara itzuli zen dantza-kritikari titular gisa 2006ko abenduan-, eta, harrezkero, sektoreko hainbat argitalpenetan aritu da etengabe.
Dantza aditu gisa, kolaborazioak argitaratu ditu hainbat egunkaritan, hala nola El Diario Vasco, El Correo, ABC, Ideal, Las Provincias eta Tarragonako Diari egunkarietan. Halaber, Dantzaren Alde, Eszenako Dantza, Dantza Denbora, Susy Q, CoreoMagazine eta nazioarteko argitalpen espezializatuekin kolaboratu du, hala nola Dance Europe/Danza Europa, Dance ForYou, Balletin Dance, Dantza, pasioa eta mugimendua. Unescoren Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kidea, 2008tik
Hitzaldiak: jarduera gehiago
- azaroakren 24, asteartea. Hitzaldia OKENDOn. ANA SANCHEZ LASSA Emakume impresionistak 10:15 Casa Cultura Okendo
- azaroakren 24, asteartea. Hitzaldia TOPALEKUAn. MARIAN LORENTE. Bizitza luzeari buruz denek jakin beharko luketena 10:15 Topalekua
- azaroakren 25, asteazkena. Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN ETA EUSKERAZ. ASIER BLAS. AEBak hauteskundeen ostean: barne-krisia eta botere globalaren eraldaketa 10:15 Casa Cultura Okendo
- abenduakren 1, asteartea. Hitzaldia OKENDOn. MARIAN LORENTE. Bizitza luzeari buruz denek jakin beharko luketena 10:15 Casa Cultura Okendo
- abenduakren 1, asteartea. Hitzaldia TOPALEKUAn. LUIS CASTELLS ARTETXE. 1876ko Uztaila. Puntu eta aparte ala jarraitutasuna? 10:15 Topalekua