ZUMAIAKO DUNAK ETA PADURAK
Irteera: Zumaiako dunak eta padurak
Eguna: irailaren 8a, astelehena.
Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo Plazan)
Elkartzeko ordua: (8:40ean)
Irteera: (8:50ean)
Helmuga: Zumaia
Luzera: 12 km.
Ibilbidea: Geltokitik irten eta Basusta bidea hartuko dugu. Herriko kaxkoa utzi eta baso txiki bat gurutzatuta Urola ibaiarekin egingo dugu topo. Itsas behera izango dugunez Beduako irlak eta bertako hegaztiak ikus ahal izango ditugu.
Ondoren, Artadi auzoa goiko aldean dugula, bidegorritik aurrera trenbideko zubitik pasako gara. Toki aproposa arraunlariak eta piraguistak ikusteko eta txalotzeko.
Behin itsas kiroldegira iritsita Santiago hondartzara joko dugu eta Zuloaga museora heldu aurretik ezkerretara eginez dunak eta padurak begiztatuko ditugu.
Segidan, herritik pasata itsasargira hurbilduko gara eta amaitzeko Itzurun hondartzatik San Telmo ermitara, bertatik hain ezagunak diren Flyschak miretsiko ditugu.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00