Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Bidezidor kirola

Bidezidor kiroleko irtenaldia. TALDE GUZTIAK

TALDE GUZTIAK

ARANTZAZU - URBIAKO ZELAIAK - ARANTZAZU (V-05) 10 KM ▲▲▲

Eguna: 2025eko maiatzaren 2an

Ordua: 08:00etan

Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan

Distantzia: 10 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Autobusez helduko gara Arantzazura. Han, markatuta dagoen lekutik ekingo diogu igoerari. Iturri aurretik igaro eta beti ere gorantzako bideari jarraituz gainekaldera iritsiko gara. Zuhaitz arteko ibilbide polit batetik igaro ondoren, ermita bistaratuko dugu aurrenik eta segidan azkenik Fonda eta zelaiak. Bertan gira-bira batzuk eman eta paisaiaz gozatu ondoren, igoerako bide beretik egingo dugu Arantzazurako itzulera.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Bidezidor kirola: jarduera gehiago

Itzuli: Bidezidor kirola Egutegia