Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

URNIETA (Ibilbide zirkularra)

Hurrengo irteera: Urnieta (Ibilbide zirkularra)

Eguna: martxoaren 10a, astelehena

Topagunea: Norteko geltokian (Renfe)

Ordua: 8'50ean eta tren irteera 9'02ean. Helmuga Urnieta

Luzera: 9 km

Ibilbidea: geltokitik abiatu eta Fatima ermitatik, garai batean Portugalgo emigranteak eraikitakoa, pasako gara. Segidan, ferra itxura duen zubira igo eta aukera izango dugu Urnieta herri osoa eta inguruko mendiak ikusteko. Jarraian, "Tren Txiki" eremuan sartu, Irurain gaina hartu, Salestarren ikastetxetik pasa eta herriko plazara helduko gara. Gure helmuga.

Plazan aipagarriak: Udalaren armarria, Santa Leokadia ermita eta nola ez, Lurdes Iriondo eta Xabier Leteren etxebizitza ( Xabier 2010eko abenduaren 4an hil zen). Handik gertu Placido Muxikaren bustoa dugu. Idazle, itzultzaile, euskaltzale... eta gure kide diren Agurtzane eta Arantxaren osaba.

Azkenik, hamaiketakoa hartuko dugu eta ondoren etxera itzultzeko gara.
Ondo segi

Ibilaldiak: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia