MENDARO - ARANERREKA BAILARA.
Hurrengo irteera: Mendaro - Aranerreka bailara
Eguna: otsailaren 24a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Mendaro
Luzera: 10 km
Ibilbidea: Mendaroko Herriko Plazatik abiatuko gara Garagartza auzo aldera. Horrela, Aranerreka ibarran murgilduz, Kilimon ibaia bidelagun, zenbait baserrietatik pasako gara: Billate. Lasaldetorre, Lasalderrota, Errementari, Lizarrola.
Ibilbidea laua eta asfaltatua, tarte gehienetan arbolaz inguraturik.
Luzerari dagokionez, kontutan izanik tren ordutegia eta bidaiaren iraupena (joan-etorria 2 ordu) pentsatu dugu 5 km joateko eta beste 5 km bueltatzeko egitea, 3 ordutan. Horrela, 13etan Mendarora iritsiko ginateke hamaiketakoa hartzera.
13'30ean trena hartuko bagenu Amaran 14'30ean egongo ginateke.
Jakitun batzuentzat beranduegi dela, beste aukera bat ere badugu: ibilbidea murriztu eta Mendarotik ateratzen den 12'30etako trena hartuta 13'30erako Amaran egon daiteke; hauek, etxetik jateko zerbait eraman beharko lukete.
Denbora soberan izango bagenu Txokolate fabrika, Santa Ana eta Trinitate ermitak bisitatuko genituzke.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00