Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Bidezidor kirola

Bidezidor kiroleko irtenaldia. TALDE GUZTIAK

TALDE GUZTIAK

ARETXABALETA - URKULU URTEGIA - AOZARAZA AUZOA - ARETXABALETA (DB-02)  13 KM ▲

Eguna: 2024ko azaroaren 22an

Ordua: 08:00etan

Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan

Distantzia: 13 km

Zailtasuna: ▲

OHARRA: Ez da pintxorik egongo, norberak eraman behar du hamaiketakoa.

AZALPENA

Autobusez iritsiko gara Aretxabaletara. Herrira sartu gabe, eta industrialde baten, Copreci eta gero dagoen Altuna lantegiaren ondoko bidexkatik abiatuko dugu gure ibilbidea. Bidexka honi jarraituaz, Urkuluko urtegiari bira ematen dion bidegorriarekin bat egingo dugu. Beti ere seinale txuri eta horiei jarraituz, behatoki polit batzuek aurkituko ditugu paisaiaz gozatzeko.

Bidean aurrera eginez, Aozarazako auzo txiki polit eta bertako San Juan elizara helduko gara. Otalora Dorretik itzuli bat egin ondoren, berriro bidegorria hartu eta igo dugun bide beretik egingo dugu Aretxabaleta herrirainoko ibilia.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Bidezidor kirola: jarduera gehiago

Itzuli: Bidezidor kirola Egutegia