ARRAGUA - ZORROLAKO ZUBIA - OIARTZUN.
Hurrengo irteera: Oiartzun
Eguna: irailaren 30a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Arragua (Oiartzun)
Luzera:12 km
Ibilbidea: Oiartzungo zenbait txokoetatik ibiliko gara; tartean, tunelak izango ditugu eta baliteke putzuak egotea.
Kontutan hartu eta oinetako aproposak eramatea aholkatzen dizuegu. Makilak dituzuenok hartu lagungarri izan daitekeelako.
------------------------
Hemen duzue gaurko, irailak 30, irteeraren xehetasunak:
Arraguako geltokitik abiatu gara eta Arditurriko bidegorritik aurrera Altzibar auzora iritsi gara. Handik Karrikara eta Bianditz lepora daraman bidea hartuta Zorrola zubiraino. Gurutzatu eta errekaren beste aldetik, berriz, Karrika auzora heldu gara. Altzibar auzoa pasata, bidegorriko gune batean, gorantz egin dugu herri kaskora ailegatzeko.
Zaharren Etxean hamaiketakoa eginez amaitu dugu.
Zer esan gaurko ibilbideari buruz? Hitzez nola adierazi? Bikaina!
Zeru garbia, tenperatura atsegina. Errekaren murmurioa bidelagun, goroldioa non-nahi, zuhaitzez eta landarez inguratuta, hezetasuna ( Gipuzkoako inguru euritsuena), morkotsaz osatutako alfonbrak, baserri-etxe ikusgarriak...
Zorioneko gu, luxu bat izan da.
Partaideak: 54 lagun
Luzera: 12 km
Hurrengora arte
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00