Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

HERNANI-EREÑOTZU

Hurrengo irteera: Hernani - Ereñotzu.

Eguna: uztailaren 1a, astelehena

Topagunea: Okendo Kalea 18 (Ogasunaren parean)

Ordua: 8'20ean eta bus (BU13) irteera 8'30ean.

Helmuga Hernani (Karabel geltokia).

Luzera: 9 km

Gaurko buelta hainbat sagardotegiren eta Urumea ibaiaren ondotik egingo dugu eta mendiz eta naturaz ingururatuta dagoen Ereñotzu auzora iritsiko gara. Puntu interesgarriak (Fagollagako aingura fabrika, Fagollagako zubia eta Fagollagako uharka).

 

Oharra: irteera honetan ez dugu hamaiketakorik izango, norberak eraman beharko du.

 

-----

Hemen duzue gaurko, uztailak 1, irteeraren laburpena:

 

Ereñotzu aldera 9etan abiatu gara eta berehala antzinako aingura-fabrikan geunden, Marijok azalpen labur bat eman digu.

Segidan, sagardotegi zonaldean sartu eta duela gutxi berritu duten Elorrabi zubira heldu gara.

Jarraian, bigarren aingura - fabrikatik pasa eta Fagollaga zubia gurutzatuta Ereñotzura iritsi gara.

Norberak ekarritako hamaiketakoa frontoian hartu ondoren etxera itzuli gara.

 

Ibilbide atsegina, lasaia, arbolaz inguratuta. Baserri giroa.

Partaideak: 40 lagun

Luzera: 8 km

Hurrengora arte

 

Ibilaldiak: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia