IGELDO (Buenavista)- USURBIL.
Hurrengo irteera: Buenavista (Igeldo) - Usurbil.
Eguna: Ekainaren 24a, astelehena.
Topagunea: Boulebarreko 16 autobusaren parada.
Ordua: 8'25ean eta bus irteera 8'35ean. Ondarretatik 8'45ean pasako da.
Luzea: 11'5 Km
Ibilbidea: Buenavistan 8'55ean egongo gara. Txubillo mendiaren Ipar aldetik eta beti Getariako Arratoia begi aurrean dugula, hasiera emango diogu campinera heldu arte.
Zati honek aldapa koxkor bat du baina, hasiera denez, pentsatzen dugu arin gaindituko dugula.
Ondoren, igoera xume bat izango dugu eta dena beheraka Animalien Babeslekuraino.
Autobide gainetik zubia gurutzatuta Arratzainen egongo gara.
Berriz beheraka, Saizar sagardotegitik gertu pasa, Kalexar auzoa eta Usurbilgo kaskoan gaude. Hemendik Zahar Etxeara hamaiketakoa egitera eta gure ibilbidea amaitu da.
Ondo izan
------
Hemen duzue gaurko, hilak 24, irteeraren laburpena:
Buenavistan (Igeldo) taldea bildu bezain pronto martxan jarri gara. Aparteko giroa eta ikusmira ederrak. Izan ditugun aldapak inongo arazorik gabe gainditu ditugu eta ordurako Usurbilen geunden prest hamaiketakoa hartzeko.
Partaideak: 36 lagun
Luzera: 11 km
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00