Ikasturte Bukaerako Jaialdia LUGARITZ K.E.-an
Hitzaldiak: batzordea
HITZALDIAK jarduera izan da Helduen Hitzan sortu zen lehenengo jarduera, eta horixe da parte-hartze handieneko jarduera. “Tradiziozko” jardueratzat hartzen da Elkartearen barruan, 2003an Elkartea sortu zenetik ez baita eten.
Bazkide sortzaileek ere hitz egiten zuten Etengabeko Prestakuntza / Bizitza Osoko Prestakuntzaren inguruan. Garai hartan pentsatzen zen Prestakuntza mota horrek buruaren garapen osasungarrian laguntzen zuela bereziki, baina denborarekin ikusi ahal izan da, horrez gainera, zerikusi handia duela hitzaldietara joaten direnen arteko harremanetan gertatzen den garapen emozional osasungarriarekin. Horrez gainera, Elkartearen bi balio gauzatzeko balio du: Partaidetza eta Solidaritatea.
Hasieratik beretik eduki dira hizlari bikainak, eta gure taldearentzat bereziki interesgarriak diren gaiei buruz jardun dute. Horren erakusgarri dira urteko Memorian zein webgunean argitaratutako jarduerari buruzko programazioak. Gaiarekiko interesa eta gaiaren gaurkotasuna dira gaiak hautatzeko orduan kontuan hartzen diren irizpideak.
Hitzaldiak astearte eta asteazkenetan izaten dira, ikasturtean zehar, bi gune hauetan: Topalekun (Aieteko Parkean) eta Kultura Etxeetan (Ernest Lluch eta Okendo). Hainbat hitzaldi batera egiten dira, eta edukiera handiagoko guneetan antolatzen dira horiek (Antzoki Nagusia, Lugaritz…).
HITZALDIAK Batzordearen arduraduna: Juan Mari Pérez
Hitzaldiak: jarduera gehiago
- azaroakren 4, asteazkena. Hitzaldia OKENDOn. NORA ARRIETA. Teknologien bilakaera 10:15 Casa Cultura Okendo
- azaroakren 4, asteazkena. Hitzaldia TOPALEKUAn. ANA SANCHEZ LASSA. Claude Monet, impresionismoren aita 10:15 Topalekua
- azaroakren 10, asteartea. Hitzaldia SAN TELMO MUSEOAN. DENOK EÑKARREKIN. EVA SILVAN . Ziurgabetasuna nabigatzen: Politika eta gizartea garai aldakorretan
- azaroakren 11, asteazkena. Hitzaldia TOPALEKUAn. ANA SANCHEZ LASSA. Emakume impresionistak 10:15 Topalekua
- azaroakren 11, asteazkena. Hitzaldia SAN TELMO MUSEOAN. JESUS Mª GARCÍA. ERTAMERIKA ETA HEGOAMERIKA: MERCOSUR 10:15 STM