FANDERIA-ARDITURRIKO BIDEA-OIARTZUN.
Datorren irteera: Fanderia-Arditurriko bidea-Oiartzun.
Eguna: otsailaren 5a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Fanderia, iritsiera 9'02ean
Ibilbidea: Arditurrira daraman bidegorritik aurrera eginez Altzibar auzora helduko gara eta bertan komunera joateko aukera izango dugu.
Ondoren, beti, bidegorria jarraituz Tolare ingurutik buelta egingo dugu Oiartzungo Zahar Etxean hamaiketakoa egitera.
Honaino 10 km
Segidan, etxera itzultzeko bertan busa hartuko dugu.
Laster arte
---------------------------
Hemen duzue gaurko, otsailak 5, irteeraren xehetasunak:
9ak aldera Fanderian geunden eta taldea bildu ondoren martxan jarri gara.
Neguko egun ederra izan dugu, goizean goiz fresko eta eguna aurrera egin ahala eguzkiak epeldu du.
Bidelagun erreka eta zelaien kolore berdea. Paisai aberatsa eta arimaren lasaigarri.
Arditurriko bidegorria hartu eta Tolare pasata buelta eman dugu herri kaxkoan ireki berri den Jubilatuen Egoitzan hamaiketakoa egiteko.
Partaideak: 55 lagun
Luzera: 10 km
Aste ona pasa