IGELDO-KUKUARRI-IGELDO.
Datorren irteera Mendizorrotzara egingo dugu. Igeldoko kanpinetik Kukuarrira.
Eguna : urriaren 30a, astelehena.
Topagunea : BOULEVARD,19
Ordua : 8'25ean. BUS 16 hartuko dugu 8,35ean.
Ibilbidea : kanpineko plazan emango diogu hasiera eta jarraian, Aita Orkolaga pasealekutik aurrera Polipaso, Ekaitz, Maddiola eta Orioko Bentatik pasata Kukuarrira helduko gara eta, berriz buelta.
Paseo honek, ezker-eskuin, ikusmira ederra eskaintzen digu. Getariako sagua, Ernio, Txindoki, Andatza.
Guztira 12 km.
Ondo pasa.
---------------------
Gaurko, urriak 30, irteeraren xehetasunak
Igeldoko kanpinean 9ak aldera geunden. Taldea bildu ondoren eta sirimiria lagun genuela abiatu gara.
Handik ordu erdira Ekaitz eta Maddiola gainean, alpaka talde bat ikusteko parada izan dugu (ez da ohiko ikuskizuna).
Orioko Bentan komuneko sartu- irtena egin eta azken txanpa Kukuarrira. Argazkiak atera eta berriz buelta kanpinera hamaiketakoa hartzera.
Gaurko Ibilbideak ikusmira ederrak eskaini digu; alde batetik, itsasoa eta bestetik, mendia.
Gustura ibili gara.
Partaideak: 48 lagun.
Luzera: 12 km
Hurrengora arte
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00