Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

ZARAUTZ-GETARIA-ZARAUTZ.

 

Hurrengo irteera: Zarautz - Getaria - Zarautz


Eguna: urriaren 16a, astelehena.

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Zarautz

Luzera: 10 km

Ibilbidea: malekoira jaitsi eta zuzen-zuzen Narros jauregiraino helduko gara. Han, Getariara daraman bidegorritik, N-634 errepidearen eta itsasoaren tartean dagoena, portuko sarrerara eta komuneko sartu-irtena egiteko geldiune bat egingo dugu.
Getarian paseo bat egin eta Zarauzko bidean jarriko gara. Hamaiketakoa hartu ondoren trenez etxerako itzulera
geldituko zaigu.
Adio

------------------------------

 

Gaurko, urriak 16, irteeraren nondik norakoak.

Zarautzen taldea batu ondoren Narros jauregira abiatu gara eta handik, bidegorritik Getariara.
Herriko sarreran komuneko jira egin eta buelta koxkor bat emanda, portutik Zarauzko bidea hartu dugu.
Itzulera arin-arin egin dugu Euskalduna tabernan hamaiketakoa zain baikenuen. Dena ondo atera zaigu.
Etxera itzultzeko trena gure zain genuen. Ezin da gehiago eskatu!

Goiz ederra eta paraje paregabea.
Partaideak: 45 lagun.
Luzera: 10 km.
Ondo segi  

Ibilaldiak: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia