HERNANI (Karabel)- DONOSTIA Astigarraga eta Martutenetik.
Datorren irteera: Karabel (Hernani) - Gipuzkoa Plaza (Donostia).
Eguna: Abuztuaren 28a, astelehena.
Topagunea: Okendo kalea 18, BU13.busa.
Helmuga: Karabel - Hernani.
Ordua: 9etan. Bus irteera 9'10ean.
Luzera: 11'7 km.
Ibilbidea: gehienbat Urumea ibaiaren ertzetik eta baratzeetatik ibiliko gara. Ergobitik, Astigarragatik, Martutenetik, Loiolatik eta Loiola Erriberatik pasako gara.
Hamaiketakoa Loiolako Erriberan egingo dugu. Bukatutakoan, itzulera bakoitzaren esku.
Ondo segi
------------------
Hemen duzue gaurko, abuztuak 28, irteeraren nondik norakoak:
Gutxi gorabehera Karabel auzotik 9'45ean abiatu gara. Egun euritsua iragarrita zegoen baina hala ere talde polita osatu dugu.
Ibilaldiaren zehar tarteka zaparrada batzuk bota ditu baina umore onez hartu eta erritmo onean Erriberatako Aveniu kafetegira hamaiketakoa hartzera heldu gara.
Ondoren, bakoitzak bere bidea hartu du.
Luzera: 9 km
Partaideak: 28 lagun
Ondo izan
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00