IRUN-FICOBA, BEHOBIA, PUNTXAS, IRUN-FICOBA
Datorren irteera: Irun-Ficoba, Behobia, Puntxas, Irun-Ficoba
Eguna: uztailaren 17a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Ficoba (Irun).
Luzera: 10 km
Ibilbidea: Ficobatik abiatu, Santiago zubia gurutzatu eta Bidasoa ibaiaren eskuin aldetik Behobiara. Santiagoaurra uhartea aurrena eta ondoren Faisaien uhartea ikus ditzazkegu.
Segidan, Puntxarantz abiatuko gara eta aurrerago buelta emango dugu Irunera itzultzeko.
El Bule kafetegian hamaiketakoa egin ondoren etxera itzultzeko Ficoba geltokian Topoa hartuko dugu
Adio
------
Hemen duzue gaurko, uztailak 17, irteeraren laburpena.
Ficoba geltokitik abiatu eta Bidasoa ibaiaren eskuin aldetik Santiago zubia gurutzatu dugu.
Behobian zubia gurutzatu eta ezker aldetik Berara doan bidea, arbolez osatutako tunela zirudien, jarraitu dugu Puntxas-era heldu arte. Han buelta eman eta El Bule tabernan hamaiketakoa hartuz bukatu dugu.
Irteera atsegina eta tenperatura aldetik, ezin hobea.
Partaideak: 35 lagun
Luzera: 10 km
Ondo segi.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00