Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Hitzaldiak

HITZALDIA ELKARREKIN OKENDO K.E.an; -Ramón Leturiondo; -"Miguel Angel, margolari. (2. atala)".

LETURIONDO ALTUBE, RAMÓN 
Nere bizitza profesionala irakaskuntzaren ingurukoa izan da. Uste dut esan dezakedala
bokaziozko irakaslea. Nire irakasle ibilbideak etapa ezberdinak izan ditu:
Soraluzeko ikastola; han agian erronka handienetako bat eskolako materiala euskarara egokitzea izan zen, garai hartan material gutxi genuen hizkuntza horretan. Ondoren, urte asko eman nituen Hernaniko Institutua, Batxilergoko irakasle gisa. Bertan, eskolako materiala egokitzen jarraitzeaz gain, Hezkuntza Erreforman eta Zuzendaritzaren arduretan inplikatu nintzen.
Konpromiso handiko urteak izan ziren hezkuntza-egitura osatzen duten plano guztietan. Azkenean, Usandizaga-Peñaflorida Institutuan amaitu nuen nire lan bizitza, eta bertan lan egiteko materiala prestatzen aritu nintzen nire eremuko ikasgaietan – Geografia, Historia eta Arte- bai apunteak bai testu-iruzkinak (beti selektibitateko azterketan pentsatuz). Irakaskuntzako jarduera horri dagokionez, zenbait testu argitaratu dira. Hona hemen adibide batzuk: Hernani, hiri bat irakurtzen ikasten, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia DBHko lau ikasturteetarako, bai ikasleentzako liburuak, bai
edo Euskal artea aztertzen izeneko estudio txiki bat.

Hitzaldiak: jarduera gehiago

Itzuli: Hitzaldiak Egutegia