IBILALDIA: INTXAURRONDO- LOIOLAKO ERRIBERAK.
Eguna: martxoaren 6a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Intxaurrondo, irteera Sagastieder Plazatik. Bertara heltzeko 24,28 eta 33 autobusak ere har ditzakegu.
Luzera:10 '5 km
Ibilbidea: 9etan abiatu eta Otxoki pasealekutik Garbera merkatalgunera iritsiko gara.
Segidan, Putzueta bidea hartuta Aizkibel harrobia inguratuz Astigarragara helduko gara.
Hamaiketakoa Loiola Erriberako Aveniu kafetegian (kiroldegia) hartuko dugu. Amaitutakoan etxerako bidea hartuta elkar agurtuko dugu.
Ondo izan
--------------------------
Gaurko, hilak 6, irteeraren zenbait xehetasun.
Sagastieder plazatik 9'05ean Garbera aldera abiatu gara. Astigarragako sagardotegi inguruan ibili gara.
Baserri giroa, guztiz berdea eta baketsua; aitzitik, Petritegiko jaitsieran kamioien joan etorria ez zuen etenik, eskerrak motza izan den!
Martutenetik Loiolara eta di-da batean Aveniu kafetegian geunden.
Hemen amaiera.
Egun freskoa, 7°, aproposa ibiltzeko.
Partaideak: 39 lagun
Luzera:10'5 km
Ondo segi
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00