Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Hitzaldiak

HITZALDIA ELKARREKIN OKENDO K.E.an; -Urko Barros; "Boterearen irudiak". (Hasiera)

Urko Barros. Boterearen irudiak

Historia eta Ondare Artistikoan lizentziatua, ezaguna da Helduen Hitza Urko Barros, non behin baino gehiagotan entzuteko aukera izan dugun. Dibulgatzaile bikaina, beti eman dizkigu ikuspuntu eta informazio interesgarriak Historiako aro desberdinetan.
Oraingo honetan, botere politikoa artearen bidez historian zehar nola antzeztu den azalduko digu. Denok ditugu gogoan errege, aristokrata eta ondare handiko burgesen erretratuak, behin eta berriz museoetako hormetan zintzilik ikusi ditugunak, edo kaleetan aurkitzen ditugun estatuak.
Urkok memoria berrikusten eta artelan horien guztien funtzioak deskubritzen lagunduko digu: txunditu, ziurtatu, mistifikatu, beldurtu edo ikusleak engainatu.

Hitzaldiak: jarduera gehiago

Itzuli: Hitzaldiak Egutegia