ANOETA-ASTEASU-BILLABONA
Hurrengo irteera: Anoeta - Asteasu - Billabona
Eguna: abenduaren 12a, astelehena.
Topagunea: Atotxako geltokia ( lehengo Norteko geltokia, Renfe). Sarrera Nestor Basterretxea plazan dago.
Ordua: 8'20ean eta tren irteera 8'33ean. Helmuga Anoeta.
Ibilbidea: Anoetan abiatu eta Oria ibaiaren ezker aldetik Zizurkilgo Elbarrena auzoa pasata eta, bidegorria hartuta Asteasura helduko gara.
Kabela tabernan hamaiketakoa eginda Billabonara itzuliko gara trena edo Busa hartzeko.
Luzera: Anoetatik Asteasura 9'4 km
Asteasutik Billabonara 4'1 km
Guztira 13'5 km
-----------------------------
Gaurko, abenduak 12, irteeraren zenbait xehetasun.
Hasieran ateri egin digu baina Zizurkilgo Elbarrena auzora iritsi garenean euria hasi du eta horrela Asteasuraino.
Bide atsegina, Oria ibaiaren ertzetik, eta paraje dotorea.
Kabela tabernan hamaiketakoa egin ondoren, martxa bizian Billabonara itzuli gara autobusa edo trena hartzera.
Partaideak:27 lagun
Luzera: 12'8 km
Ondo segi.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00