AIETE-GALARRETA-LASARTE
Hurrengo irteera: Aiete - Lasarte, Galarretatik
Eguna: urriaren 31, astelehena.
Luzera: 9'5 km
Topagunea: Topalekua (Aiete) 8'45ean.
Bertaratzeko, Bulebarretik 8 '25ean ateratzen den Bus 31 har genezake. Autobus honen beste geltokiak hauek dira: Urnieta 6, Larramendi... Beste aukera bat izango litzateke Bus 19a hartzea; hau, Peñaflorida 6 kaletik 8'30ean ateratzen da eta hurrengo geltokiak Urbieta 6, Larramendi... ditu.
Ibilbidea: Topalekutik abiatu eta Oriamendi pasealekutik aurrera Galarreta frontoia pasa eta Santa Barbara mendi ingurutik Lasartera iritsiko gara.
Hamaiketakoa egin ondoren itzulerako bidea hartuko dugu.
Ondo segi.
---------------------------------------------
Gaurko, urriak 31, irteeraren laburpena.
9ak inguruan Topalekutik Galarretarantz abiatu gara. Komuneko joan-etorria egin ondoren berriro martxan jarri gara Saretxo aldera, hau izan da ibilaldiaren punturik gorenena. Hortik aurrera erraz, trafikorik gabe, lasaia. Aurrean Joxe eta atzealdean Marcelino eta Ines.
Santa Barbara pean taldeko argazkia egin eta gero, Elutxeta sagardotegitik aurrera Urnieta eta Lasarte elkartzen dituen errepidera heldu gara. Ilaran, bide bazterretik eta Joxe aurrean zapi gorriarekin, Tren Txiki bidegorrira zuzendu ditugu gure pausoak.
Lasai baino etenik gabe Lasarte herrira heldu gara eta ohikoa den bezala hamaiketakoarekin amaitutzat eman dugu irteera.
Partaideak: 43 lagun
Luzera: 11 km
Ondo segi
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00