IBILALDIA ORIOKO ERRIBERATIK ETA BAZKARIA.
Hurrengo irteera: Orioko erriberak eta bazkaria.
Eguna: abuztuaren 29a, astelehena.
Topalekua: Amara geltokia (Easo).
Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean.
Luzera: 12 km.
Ibilbidea: Oria ibaiaren bi ertzeetatik ibiliko gara.
Geltokitik irten eta Usurbil aldera joko dugu Mataondoraino. Buelta eman eta Oria ibaiaren ezkerraldetik Txurruka hondartzaraino.
Zubia gurutzatu, eta orain Antilla
hondartzara hurbilduko gara.
Ibilbidea herriko plazan amaituta 13'30ean Jubilatuen Egoitzan
bazkalduko dugu.
Bazkarian gelditzen ez direnentzat geldiune bat egingo dugu mokadu bat har dezaten.
Ondo izan.
--------------------------------------------------------------
Hemen duzue gaurko irteeraren laburpena.
Oriora iritsi bezain pronto, Oria ibaiaren ezkerraldetik Motaondora abiatu gara trenbidera heldu arte.
Ondoren, itsasadarretik morrura eta bertan argazki batzuk atera ditugu.
Momentu honetan 30°-ko tenperatura izan dugu, bero!
Herriko erdigunera heltzeko, mendi aldetik egin dugu eta aldapa batzuk gainditu izan behar ditugu; baina, sasoiko gaudenez, problemarik ez.
Honaino 12km eginak. Bero handiaren ondorioz gaurko ibilaldia hemen amaitzea pentsatu dugu.
13'30ean bazkaltzen hasi gara. Azpimarratzeko gure arteko giro atsegina, janari ugaria eta zerbitzu egokia.
Bukatu dugunean, etxera itzultzeko trena hartu dugu.
Partaideak 28 lagun.
Ondo segi.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00