Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Bidezidor kirola

Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

ZURI eta GORRIak

RUN-AMUTE auzoa-MARISMAS DE JAIZUBIA-PLAIAUNDI-IRUN (B-15) 11,- km ▲

Eguna: 2022eko abustuaren 05an

Ordua: 08:05an

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Topoz joango gara Irunera. Bertan, Hondarrabiko Amute auzorantz abiatuko gara, erreka ondoko bidetik aurrera egin eta Jaizubiako paduretan barrena ibiliko gara, beti ere markatutako bidexketatik Endanearako bidera iritsi arte. Ondoren, errepidea zeharkatu eta Irungo auzo eta errotonda dotoretik igaro ondoren, Playaundiko ibilbidera helduko gara. Hezegune eder haietan joan etorria egin eta gero, Irungo erdialdean emango diogu bukaera ibilaldiari.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDE eta URDINak 

DONOSTIA-LASARTE-URNIETA (P-11) 11,8 km ▲▲

Eguna: 2022eko abustuaren 05an

 

Ordua: 08:20ean

Irteera: Anoetako Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 11,8 km

 

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Anoetako Topo geltoki aurrean bildu eta Illunbe edo Zorroagatik pasa eta Ospitaletatik barrena, Galarretara jeitsiko gara. Gero Jauregi jatetxe ondotik Buenos Aires auzora egingo dugu. Handik beheruntz egin eta berehala, ezkerretara hartu eta Plazaola trenaren bidetik lehenbizi eta errepidetik gero, Urnietara ailegatuko gara.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

 



 
 

 

 



 
 
 

 

 

Bidezidor kirola: jarduera gehiago

Itzuli: Bidezidor kirola Egutegia