Ibilaldia Plaza Gipuzkoa-Pasai Donibane.
Hurrengo irteera Donostia - Pasai Donibane.
Eguna: apirilaren 4a, astelehena.
Ordua: 8'30ean.
Topalekua: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren atarian.
Luzera: 11'7 km.
Ibilbidea: plazatik kaira abiatuko gara eta segidan Paseo Berria, Kursaal, Ategorrieta, Trintxerpe eta Pasai San Pedrora heldu arte. Hemen Begihaundi tabernan mokadu bat hartu dugu.
Motoran Pasai Donibanera pasako gara. Bokala inguratuz Puntetara iritsiko gara eta gira eginez herriko plazan amaiera emango diogu.
Itzultzeko Donibanen edo, motoran pasata, San Pedron autobusa har genezake.
Ondo segi
-----------------------------------------------------
Gaur, 9etan 30 lagun abiatu gara. Hotz egiten zuen. 9ak jota, Kursaalen 6 lagun genituen zain. Jarraian Zurriola pasealekua, Ategorrieta eta Intxaurrondon bidegorrian sartu gara Herreraino. Han, beste lagun bat gehitu zaigu eta horrela talde osoa Trintxerpetik San Pedroko moilaraino heldu gara.
Motoran, hiru bidaietan, Donibanera pasa gara. Bokala inguratuz, Puntetan Marianek argazki batzuk atera dizkigu eta buelta, berriz moilara.
San Pedroko Begihaundi tabernan legezko hamaiketakoa eginda (oraingoan txorizoaren ordez solomoa piperrekin) etxerako bidea hartu dugu.
Partaideak: 37 lagun
Luzera: 11'7 km
Itzultzeko batzuk autobusa hartu dute, beste batzuk Topoa Herreran eta azkenik, Groseraino oinez egin dutenak badira.
Groseraino egindakoa 16 km dira.
Goiz hotza, zeru urdina. Negukoa zirudien.
Ondo segi.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00