Ibilaldia VENTAS IRUN-HONDARRIBIA Jaizubiako hezegunetik.
Hurrengo irteera: Ventas Irun - Jaizubia hezeguneak - Hondarribia.
Eguna: martxoaren 21, astelehena.
Topagunea: Amara geltokia (Easo).
Ordua: 8'35ean eta tren irteera 8'45ean.
Luzera: 9 km.
Ibilbidea: hasiera Ventasen emango diogu Endanea Garden aldera zuzenduz. Ospitaletik aurrera Jaizubia hezegunean sartuko gara.
Irteeran, Amute auzoan, aireportutik gertu mokadu bat hartuko dugu eta bukaeran etxera itzuliko gara.
Hortarako bi aukera ditugu: Hondarribia bertatik autobusean edo Irungo Colon pasealekuan Topoa hartuta.
Ondo ibili.
--------------------------------------------------
Gaurko irteeraren, Ventas (Irun) - Jaizubiako hezeguneak- Hondarribia, nondik norakoak.
Ventas auzora 9'20ean iritsi gara.
12 gradoko tenperatura, aproposa ibiltzeko. 38 lagun Jaizubiako hezegunera abiatu gara. Natura bizi-bizi, zuhaitzak hostotzen eta hegaztiak festan. Ordubete pasata, baratze gunean sartu gara. Garaiari dagokion mugimendua zebilen eta 11etan hamaiketakoa. Jendea gustura gelditu da.
Berriz martxan, oraingoan etxe aldera. Batzuk Hondarribia bertatik autobusean edo gehiengoak, Irunen Topoa hartu dugu. 13etarako Donostian geunden.
11 km egin ditugu.
Ondo segi.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00