Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

Ibilaldia IRUN-BEHOBIA-HENDAIA-HONDARRIBIA.

Hurrengo irteera Irun- Behobia- Hendaia - Hondarribia.

Eguna: otsailaren 28a, astelehena.
Topagunea: Amara geltokia (Easo).
Ordua: 8'35ean eta tren irteera 8'45ean. Helmuga Ficoba (Irun).
Luzera: 12 km.

Ibilbidea: hasiera Ficoban emango diogu eta Bidasoa ibaiaren ezker aldetik Behobiara iritsiko gara. Zubia gurutzatu eta Hendaian, ibaiaren eskuin aldetik eta Faisaien uhartea parean dugula, Txingudi badia inguratuz oinezkoen pasabidetik moilara helduko gara. Han, motorak Hondarrabiaraino eramango gaitu eta segidan hamaiketakoa egingo dugu.
Etxera itzultzeko San Kristobal plazan Busa zain izango dugu.
Hemen amaiera.
Ondo izan.

------------------------------------------------------

Gaurko, otsailak 28, irteeraren xehetasunak.

Ficobatik 9'20ean atera gara Behobia aldera eta oinezko pasabidean obrekin egin dugu topo; beraz, beste ibilbide bat egin beharra izan dugu.
Txingudi badiako paseoa atsegina izan da eta pare bat geldiune komuneko joan-etorria egin ondoren Hendaiako moilara heldu gara.
Ordu-erdi motoraren zain egin eta hamaiketakora berandu iritsi gara, nola edo hala moldatuz. Dena den, oso goxoa zegoen.
Donostiara itzultzeko 13'15 etako Busa hartu dugu eta hemen bukatzen da gaurkoa.
Hurrengoan gehiago eta ahal bada hobeto, 31 lagun izan gara eta 12 km eginak.

 

Ibilaldiak: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia