Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

Ibilaldia Errenteriako Fanderiatik Donostira.

Eguna : otsailaren 14a, astelehena.

Topagunea : Amara geltokia (Easo).
Ordua : 8 '50ean. Tren irteera 9etan.
Helmuga : Fanderia. 9'17ean iritsiko gara.
Luzera : 10'5km.

Ibilbidea : Gabierrota pasealekutik abiatu eta Oiartzun ibaia jarraituz Nafarroa etorbidera helduko gara.
Segidan, Kaputxinos, Buenavista, Herrera, Ategorrieta eta azkenik Zurriola pasealekutik Gipuzkoa Plazan amaiera emango diogu.
Laster arte.

----------------------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko, otsailak 14, irteeraren xehetasunak.

Errenteriako Fanderian kide guztiak elkartuta 9'20ak inguruan abiatu gara.
Errenteria gurutzatu, Kaputxinos gaina, Pasai Antxo eta Buenavista.
Hamaiketakoa Trintxerpeko plazan hartzeko asmoa genuen baina ezinezkoa izan zaigu ez baitigute tf hartu; ondorioz, Herrerako Elosegi tabernan gelditu gara eta bat-batean antolatu digute hamaiketako goxo bat eta denok konforme. Bukatu ondoren, bidegorritik Mirakruzeraino heldu gara. Batzuek Busa hartu dute eta gainontzekoak zentroraino oinez jarraitu dute.
Ia ez du euririk egin, 25 lagunek parte hartu dugu eta luzera 10'5 km-ko izan da.
Irteera atsegina eta azpimarratuko nuke gure arteko giroa.
Ondo segi.

Ibilaldiak: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia