Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Bidezidor kirola

Bidezidor kiroleko irtenaldia TALDE GUZTIAK

TALDE GUZTIAK batera autobusez joan-etorria

ABALTZISKETA-LARRAITZ-GAINZA- ALTZAGARATE-ALTZAGA (G-05)  11,- km   ▲▲

Eguna: 2022ko otsailaren 04an

Ordua: 08:00ean

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Topoaren geltoki aurrean, Anoetan aurrean hartuko dugu Abaltzizketara joateko autobusa. Gero han Larraitz aldera abiatu, eta Txindoki mendia ezkerretara dugularik aurrera egin ondoren, beheragoko bidegurutzean, Gaintzara zuzenduko gara. Jarraian, Altzagaratera joateko pista bidea hartu eta lehenbiziko bidegurutzean eskuinera eta bigarrenean ezkerretara eginez helduko gara Altzagaratera. Dena den, ibilbidea ongi markatua dago. Jarraian Altzagara iristeko berriz, pista bidetik edo eta errepidez ere egin daiteke.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

NAHITAEZKOA MOZORROA ETA COVID PASAPORTEA ERAMATEA

Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)

 

 

 

Bidezidor kirola: jarduera gehiago

Itzuli: Bidezidor kirola Egutegia