Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

Ibilaldia :Ventas Irún -Jaizubia Hezeguneak

Datorren irteera Ventas Irun - Jaizubia hezeguneak.

Eguna : abenduaren 27a, astelehena.
Topagunea : Amara geltokia (Easo).
Ordua : 8'35ean eta tren irteera 8'45ean.
Luzera : 9km.

Ibilbidea : hasiera Ventasen emango diogu Endanea Garden aldera zuzenduz. Ospitaletik pasata Jaizubia hezegunean sartuko gara.

Irteeran, Amute auzoan, aireportutik gertu mokadu bat hartuko dugu eta bukatzeko Irungo Colon pasealekuan Topoa hartuko dugu etxera itzultzeko.

Eguberri on.

-----------------------------------------------------------------------

Hemen dituzue irteeraren nondik norakoak.

Gaurko, eguraldi euritsua zegoen iragarrita baina Ventas-era iritsi bezain pronto zerua argitzen hasi da eta esan genezake eguratsa lagun izan degula. Naturaz gozatzeko paraje eta sasoi egokia, zentzumenak esnatzeko parada.... Hezegunean urak eta lurrak bat egiten dute, koloreek indarra hartzen dute. Aberatsak gara.

Segidan, terraza baten ohiko hamaiketakoa hartu dugu giro ederrean eta amaitzeko, autobusa hartu aurretik paseo bat eman dugu Hondarribiatik.
Ezin da gehiago eskatu!

Partaideak 14 lagun eta 9'8km eginak.
Laster arte.

Ibilaldiak: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia