Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Ibilaldiak

Ibilaldia Urnieta inguruan Hernaniaino

Hurrengo irteera Urnieta inguruan.

Eguna : abenduaren 20a, astelehena.
Topagunea : Norteko estazioa, Donostia.
Ordua : 8'35ean eta tren irteera 8'48ean. Helmuga Urnieta. Iritsiera 9'01ean.

Ibilbidea : Fatima ermitari begira, ibilbide biribila egingo dugu Urnietako lurretan; guztira 8km izango dira.
Hamaiketakoa Guria tabernan hartuko dugu eta bukaeran Hernaniko apeaderoraino joango gara, bertan trena hartzeko.

Guztira 11km inguruan izango dira.
Ondo izan.

-----------------------------------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko irteeraren xehetasunak.

Urnietan, Marijok Udaletxeak prestatutako ibilbide batetik eraman gaitu. Fatima ermita, garai batean Portugal emigrazioak eraikitakoa, ezagutu dugu. Berezia izan da ere ferra itxurako zubia ; bertatik, herri osoa eta inguruko mendiak ikusi ditugu, ikusmira paregabea. Herriko plazara iritsi garenean Marijok azaldu digu Santa Leokadia ermita eta izandako Erromesen Etxea eta, hori gutxi ez balitz, Lurdes Iriondo eta Xabier Leteren etxea ( bikote maitatua,gure imajinarioan presente).

Ondoren, Guria tabernan ohiko hamaiketakoa hartu eta Hernanira abiatu gara.
Haizea baretu da eta eguzkiak bere lana egin du. Santa Barbara ikusiz eta parajeaz gozatuz ordu bata inguruan Hernanin geunden.

Itzulera batzuk Bus-ez eta besteek trenez egin dugu, bakoitzaren komenentzian.

Guztira 23 partaide izan gara eta 11'8km egin ditugu.

Ibilaldiak: jarduera gehiago

Itzuli: Ibilaldiak Egutegia