Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Hitzaldiak Euskaraz

Mendian Hil, Hirian Hil dokumentala

Iñaki Peñak zuzendu eta Arteman Komunikazioak ekoiztutako dokumentala izango dugu Helduen Hitzan.

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren 2020ko edizioan parte hartu zuen.

Euskarazko film onenaren saria eskuratu zuen Mendial Hil, Hirian Hilek eta ordutik Euskadiko areto zinema ezberdinetan eskaini da, batez ere Gipuzkoan.

Dokumentalak 58 minutuko iraupena du eta Euskadi zein Nafarroako geografiako toki ezberdinetan grabatuta dago. Testigantza ugari batzen ditu, eta beresiki hunkigarriak dira lagun edo senideak galdu dituzten pertsonen adierazpenak, mendian zein hirian norbait galdu dutenen hitzak, azken finean, joan direnen omenezkoak baitira.

Era berean adituen adierazpenak ere batzen ditu, min aringarrietako medikuen testigantzak edo eta doluaren arloan adituak diren pertsonen hitzak.

Dokumentalak ibilbide bat eskaintzen dum bizitzaren eta heriotzaren mugan, oroitzaoenaren eta itxaropenaren ikuspegitik.

Iñaki Peña, min aringarrien medikuaren eta filmaren zuzendariaren hirugarren lana da.

 

Gurekin,  filman parte hartu zuen Izaskun Andonegi izango dugu filmaren aurkezpenean eta solasaldian ere.

Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Hitzaldiak Euskaraz: aurreko jarduerak

Aurreko jarduerak ikusi

Itzuli: Hitzaldiak Euskaraz Egutegia