Paseo por Mendizorrotz (Igeldo) hasta Kukuarri y regreso.
Datorren irteera Mendizorrotzara egingo dugu. Igeldoko kanpinetik Kukuarrira.
Eguna :abuztuaren 30a, astelehena.
Topagunea : Okendo kalea 18.
Ordua : 8'25ean. BUS 16 hartuko dugu (gogoratu BUS hau lehen Gipuzkoako plazatik ateratzen zela)
Ibilbidea : kanpineko plazan emango diogu hasiera eta jarraian, Aita Orkolaga pasealekutik aurrera Polipaso, Ekaitz, Maddiola eta Orioko Bentatik pasata Kukuarrira helduko gara eta, berriz buelta.
Paseo honek, ezker-eskuin, ikusmira ederra eskaintzen digu. Getariako sagua, Ernio, Txindoki, Andatza.
Guztira 12 km.
Ondo pasa.
---------------------------------------------------------------------------
Goiz parte bikaina gaurkoa. Hain gertu egon da, batzuentzat ezezaguna.
Menditzorrotzetik, nahiz eta laino fin batek estali, ikus genitzakeen mendiak, bailarak eta Oria ibaia. Eskuin aldean Kantauri itsasoa eta Getariako Sagua, beti present.
Orioko Bentan argazki batzuk atera eta segidan Kukuarrira. Gurutzean eta Oteizaren obraren oinetan argazkiak atera eta itzulera Igeldoko kanpinera.
Hamaiketakoa, aitzakiarik ez. Dena primeran.
24 partaidetik, 16 lagunek autobusa hartu dugu itzultzeko eta besteak oinez. Bejondeiela!
12'5km egin ditugu eta oinez jeitsi direnentzat, beste 5km gehitu beharko genituzke.
Esan bezala, goiz parte bikaina.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00