Paseo desde la estación de Orio a playas de Txurruka y La Antilla
Datorren irteera Orioko hondartzak.
Eguna : abuztuaren 23a, astelehena.
Topagunea: Amarako geltokian 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Orio.
Luzera: 10'3 km.
Ibilbidea: Orioko geltokitik abiatu eta Txurruka hondartzako bidea hartuko dugu, morruan buelta eman eta bide berdinetik, zubia gurutzatu eta Orio erdigunetik ibaia jarraituz La Antilla hondartzara iritsiko gara. Handik herriko plazara helduko gara eta ohiko hamaiketakoa Babes Leku tabernako terrazan hartuko dugu.
Etxeko itzulera trenez egingo dugu.
-----------------------------------------
Gaurko ibilaldiak asebete gaitu.
Trenetik ikusten zen parajea benetan ederra izan da. Oria ibaiaren bi adarrak, inguruko landaretza, itsasbehera... Paregabea!.
Txurruka hondartzako joan-etorria atsegina eta lasaia ;tartean, argazki dibertigarriren bat ere atera dugu.
Herriko plazan hamaiketakoa : tortila, txorizo egosia eta sagardoa. Denok gustura.
Ondoren, Antilla hondartzara abiatu gara eta bukaeran etxera itzultzeko trena hartu dugu.
Zenbait kide Kukuarrira igo eta Igeldotik barrena itzuli dira.
Guztira 12 km egin ditugu eta itzulera Igeldotik egin dutenek, auskalo!
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00