Desde Zarautz a Getaria, por regata San Pelayo y Golf
Hemen dituzue hurrengo irteeraren xehetasunak.
Nondik- nora: San Pelaio (Zarautz) - Getaria.
Luzera: 8'5km.
Hitzordua: Amarako geltokia (Easo), tren irteera 8'51ean.
Ibilbidea: San Pelaio apeaderoan jaitsi, Iñurritza ibaia hartu eta Golf kluba ondotik malekoira helduko gara. Beste muturrean dagoen Narros jauregira iritsitakoan, Getariara eramango gaitun errepidea hartu eta portuan hamaiketakoa zain izango dugu.
Itzulera egiteko aukera desberdinak ditugu: izan daiteke Busez (ordutegia 12'06- 12'36- 12'40- 24'01...) edo nahi izan ezkero, Zarautzera oinez itzuli eta bertan trena hartu ( ordu erdiro dugu)
Getariatik Zarautzera 5km daude.
Ondo segi.
--------------------
Partaidetza: 16 lagun
Luzera: San Pelaio (Zarautz) - Getaria 7'3km.
Getaria - Eusko Trena ( Zarautz) 4'7km.
Zeru oskarbi. Getariako sarrera kenduta, bidean gorantz egiten duela, guztiz laua izan da.
Kale Nagusiko taberna baten hamaiketakoa eginda, etxera itzultzeko batzuk Bus-a hartu dute eta besteak Zarautzen trena.
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00