Ibilaldia Zarautz-Getaria joan eta etorri
Datorren irteera Zarautz-Getaria joan etorria izango dugu.
Eguna: Maiatzaren 31, astelehena.
Luzera: 10,5 km.
Topagunea: Amara-Easo geltokian.
Ordua: 8,40ean eta tren irteera 8,50ean.
Hamaiketakoa Getarian egingo genuke.
Malekoitik aurrera egin eta itsas ertzetik Getarira iritsiko ginateke.
Itzulera Zarauztik Donostiara trenez egingo genuke.
Ondo izan
----------------------------------------------------------
Eguraldia lagun,hamaikak aldera iritsi gara Getarira. Mendi eta itsasoa zein baino zein ederragoa. Kale Nagusitik abiatu gara eta San Salbador elizan sartu irten bat egin dugu.
Terraza batean mokadua egin, tortila (hobetu zitekeena) eta sagardoa. Ondoren argazkiak atera eta berriz Zarautza trena hartzera.
Oroitzapen polita gordeko dugu.
26 lagunek parte hartu dugu.
---------------------------------------------------------
Ibilaldiak: aurreko jarduerak
- 2026ko urriakren 26, astelehena. DONOSTIA-ERROTABURU, LASARTE ( Zubietatik) 08:00
- 2026ko urriakren 19, astelehena. ORIO HONDARTZAK TXURRUKA ETA ANTILLA 08:00
- 2026ko urriakren 5, astelehena. ORGIko Basora (Lizaso-Nafarroa) eta Bazkaria Lantzen (Nafarroa) 08:00
- 2026ko irailakren 28, astelehena. TOLOSA, ELOSEGI PARKEA, AMAROZ, SAN BLAS ERMITA, ZABALARRETA PARKEA, TOLOSA 08:00
- 2026ko irailakren 21, astelehena. ZARAUTZ-ERDIA, GETARIA, ZARAUTZ 08:00