Elkar ezagutzatik komunitatea ehuntzen
Urte luzetan gure gizarteak pairaturiko indarkeria eta inkomunikazioak zauri eta hausturak utzi ditu gure komunitate zabal honetan. Indarkeriak eta giza eskubideen urraketa larriek pertsona eta famili zehatz batzuengan ondorio lazgarriak eragin badituzte ere, gertatukakoak orokorrean gure harremanak, begiradak, eta jarrerak baldintzatu ditu neurri batean. Gu eta besteak dikotomian mugitu gara edo mugitzera behartu gaituzte, alde bat aukeratu beharrean.
Eraikitako muga fisiko edo psikologiko horietatik zaila izan da "bestearen" minak eta errealitatea ezagutzea. Zaila izan da beste aldeari begiratzea, zaila argazki osoa ikustea eta konplexutasunari heltzea.
Hala ere, topaketarako edo elkar ulermenerako baldintza gutxi edo eskasak ematen zirenean ere, gizarte bezala arnas-guneak edo topaguneak sortzeko gai izan gara, baita elkartasuna adierazteko bide eta saiakera desberdinak landu ere. Izan dira zubigintzari ekin dioten ekimen eta pertsona, askotan anonimoak.
Azken hamarkadan, bizituriko inkomunikazioa gainditzen joateko baldintzak sortzen joan dira, indarkeriak eragindako ondorioei begiratzeko, hurbiltzeko eta sendatzen hasteko baldintzak, komunitate berdineko kideak izanik, elkarri begiratuz eta entzunez, elkarrekin egin dezakeguna aztertzeko baldintzak. Eta horri esker, bizikidetza edo elkarbizitza deritzoguna elkarrekin eraikitzeko bideak eta prozesuak irekitzen hasi dira hainbat herrita.
Guzti honetaz hitz egitea proposatzen dizuet, izan diren eta diren zenbait ekimen eta esperientziak zuekin partekatuz eta zuen ikuspegi eta esperientziekin solasaldia elikatuz.
Aitziber Blanco Goikoetxea
Hitzaldiak Euskaraz: aurreko jarduerak
- 2024ko maiatzakren 23, osteguna. Arantzazu Euskal Herrian. Iragana eta Geroa. Hizlaria: Paulo Agirrebaltzategi. 10:15 Casa Cultura Okendo
- 2024ko martxoakren 21, osteguna. Hitzaldia: 1813 EUSKAL HERRIA XIRTXIKATUA Hizlaria: ENEKO BIDEGAIN 10:15 Casa Cultura Okendo
- 2024ko otsailakren 22, osteguna. Annie Ernaux (Nobel Saria 2022) Euskaraz Irakurrita. MARIASUN LANDA (Hizlaria) 10:15 Casa Cultura Okendo
- 2024ko urtarrilakren 25, osteguna. DONOSTIAKO ITSAS MUSEOA. ERAKUSKETA: MOILAK 10:00
- 2023ko abenduakren 14, osteguna. "Nobela eta Fikzioa: Harreman Korapilatsu bat" Beñat Sarasola 10:15 Casa Cultura Okendo