Mertxe Urteaga: “Euskal hiribilduen sorrera” (Okendo Kultura etxea)
Arkeologoa. Arkeologian lizentziatua eta doktoratua Valladolideko Unibertsitatean, egin dituen ikerketek Gipuzkoako Aro Iluna bezala ezagutzen dena izan dute ardatz. Jarduera arkeologikoak profesionalizatzearen alde egin du lan nabarmena (CFJAUko zuzendaria, arkeologia-teknikaria, Euskal Gobernuko Ondare kulturalaren teknikaria, EHUko Ondare artistikoaren eta arkeologikoaren Masterraren koordinatzaile, ARKEOLAN Fundazioaren zuzendaria); era berean ondare arkeologikoa sozializazioaren alde ere ahalegin handia egin du. Azken esparru honetan nabarmendu beharra dago zuzendari moduan egin duen lana bai Irungo Oiasso Museoan bai Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan. Horrez gain, irakaskuntza ere jorratu du; horrela, Euskal Unibertsitateko Letretako Fakultateko irakasle izan ezik, Graduondo ikasketetan –nazionalak nahiz nazikoartekoak- ere parte hartu izan du irakasle gonbidatu gisa. Horrez aparte, hainbat liburu, makina bat artikulu, Arkeolan Buletina eta abar ere argitaratu ditu. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzan egiten du lan, Ondare historiko-artistikoaren sailan hain zuzen ere.
Hitzaldiak: jarduera gehiago
- azaroakren 24, asteartea. Hitzaldia OKENDOn. ANA SANCHEZ LASSA Emakume impresionistak 10:15 Casa Cultura Okendo
- azaroakren 24, asteartea. Hitzaldia TOPALEKUAn. MARIAN LORENTE. Bizitza luzeari buruz denek jakin beharko luketena 10:15 Topalekua
- azaroakren 25, asteazkena. Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN ETA EUSKERAZ. ASIER BLAS. AEBak hauteskundeen ostean: barne-krisia eta botere globalaren eraldaketa 10:15 Casa Cultura Okendo
- abenduakren 1, asteartea. Hitzaldia OKENDOn. MARIAN LORENTE. Bizitza luzeari buruz denek jakin beharko luketena 10:15 Casa Cultura Okendo
- abenduakren 1, asteartea. Hitzaldia TOPALEKUAn. LUIS CASTELLS ARTETXE. 1876ko Uztaila. Puntu eta aparte ala jarraitutasuna? 10:15 Topalekua