Joan edukira
Bazkideak Bloga
Helduen Hitza

Hitzaldiak

Hugo García: “Arte erromanikoa Euskal Herrian” (Topaleku)

Artearen Historian lizentziatua dugu Euskal Unibertsitatean 2003. urtean. Horrez gain, graduondoko ikasketak ere baditu. Artearen Historiarekin loturiko gaiak jendarteratzen esperientzia zabala du; horrela ikus daiteke Gasteizko EHU-ko Esperientzia Geletan hainbat hitzaldi eman dituela, edota Arabako Santiagorako Bideko Lagunen Elkartean ere hitz egin izan duela Arabako erromanikoari buruz; halaber, bere espezializazioarekin erlazionaturiko zenbait gaitaz hitz egin izan du Arabako Foru-Diputazioaren baitan dauden Hirugarren Adineko Geletan ere.   Bere argitalpenen artean honako hauek aipa daitezke: “Gazeoko pinturen ikonografia”, “Gasteizko Gurutze Sainduko komentuko ataldearen erliebea” edota “The Urrutia pantheon, funeral architecture and sculpture. Neoclassicism” besteak beste.

Hitzaldiak: jarduera gehiago

Itzuli: Hitzaldiak Egutegia