HITZALDIA EUSKERAZ DENOK ELKARREKIN OKENDO K.E. AITOR CEVIDANES. Klima eta bektoreak: klima-aldaketak osasunean duen eragina
Albaitaritzan lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean, Ekologia Lurtarra eta Biodibertsitatearen Kudeaketa Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Kontserbazioko Medikuntzan Doktorea Txileko Andrés Bello Unibertsitatean.
Juan de la Cierva doktoratu ondoko kontratu batekin hasi zen lanean NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko Animalia Osasun sailean 2020an, eta gaur egun Ramón y Cajal kontratua du. Bektoreek transmititutako gaixotasun eta ektoparasitoen epidemiologia basa-etxe-giza interfazean oinarritu du bere ikerketa-ibilbidea. Gaur egun,bektoreetara, bektoreek transmititutako gaixotasunetara eta aldaketa globalera bideratuta dago haren ikerketa-lerroa.
Bere interes zientifiko nagusia aldaketa globalaren hainbat faktoreren (paisaiaren aldaketak, klima-aldaketa, biodibertsitatearen galera...) eta zoonosien eta beste gaixotasun batzuen epidemiologiaren arteko erlazioa Osasun Bakarraren ikuspegitik ulertzea da.
Más actividades de Conferencias
- martes, 24 de noviembre. Conferencia en C.C. OKENDO. ANA SANCHEZ LASSA Mujeres impresionistas 10:15 Casa Cultura Okendo
- martes, 24 de noviembre. Conferencia en TOPALEKUA. MARIAN LORENTE Lo que todos deberían saber sobre longevidad 10:15 Topalekua
- miércoles, 25 de noviembre. Conferencia en C.C. OKENDO. DENOK ELKARREKIN ETA EUSKERAZ. ASIER BLAS. AEBak hauteskundeen ostean: barne-krisia eta botere globalaren eraldaketa 10:15 Casa Cultura Okendo
- martes, 1 de diciembre. Conferencia en C.C. OKENDO. MARIAN LORENTE. Lo que todos deberían saber sobre longevidad 10:15 Casa Cultura Okendo
- martes, 1 de diciembre. Conferencia en TOPALEKUA. LUIS CASTELLS ARTETXE. Julio del 76 ¿Punto y aparte o continuidad? 10:15 Topalekua