2024-05-17 07:50
LIZARRUSTI - LAREO - ALLEKO - LIZARRUSTI (G-10) 12 KM ▲▲▲
TALDE GUZTIAK
Eguna: 2024ko maiatzaren 17an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲▲
Oharra: Ez da pintxorik egongo, nork bere hamaiketakoa eraman behar du.
AZALPENA
Autobusez joango gara Lizarrusti gainera. Han, markatutako bideari jarraituz, Lareoko urtegira igotzeari ekingo diogu. Heltzen garenean urtegiari bira ematen hasi eta Enirio aldera egingo dugu lehenbizi. Bidegurutzean, Enirioko bidea utzi eta eskubirantz doan pista hartuko dugu. Poliki poliki hasiko gara igotzen lehenbizi, baina aurrera egin ahala aldapa gogortzen hasiko da. Goikaldera iritsi ondoren, seinale txuri gorriak ikusiko ditugu berriro eta haiei jarraituz eta goitik behera eginez, helduko gara lehenbizi Allekora, eta gero ibilaldia hasi dugun puntura Lizarrustin. Esan behar da, goitik beherako bidea ederra bezain harritsua eta aldapatsua dela.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.