Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK

2024-04-12 08:00

URDINAK eta GORRIAK

TOLOSA - BENTA HANDI - ALDABA TXIKI - LANGAURRE - ALEGI

(T-12)  12 KM ▲▲

Eguna: 2024ko apirilaren 12an

Ordua: 08:05ean

Irteera: Renfeko tren geltokian

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Tolosara trenez iritsi ondoren, bidegorritik zehar joango gara Benta Haundira arte. Gero han, Aldaba Txikira egingo dugu. Auzoa igaro eta “BTT” seinalea duen pista bidetik aurrera egingo dugu eta laster (800 bat metrora) ezkerreko bidetik segiko dugu lehenbizi eta aurreraxeago berriz eskubikoa hartuko dugu. Bide horri jarraituz helduko gara Langaurreko atseden lekura. Ondoren, bide asfaltatuan goitik behera eginez bidegorrira lehenbizi eta berari jarraituz Alegira iritsiko gara. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK eta BERDEAK

ABALTZISKETA - LARRAITZ - GAINZA - SAN JUAN ITURRI - BALIARRAIN - IKAZTEGIETA (G-08)  14,8 KM ▲▲

Eguna: 2024ko apirilaren 12an

Ordua: 07:40an

Irteera: Renfeko tren geltokian

Distantzia: 14,8 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez joango gara Tolosatik Abaltzisketara. G-05 ibilbideko bide bera jarraituko dugu Gaintza pasa arte. Gero, bide gurutzeko seinaleei kaso eginez, Baliarrainera egingo dugu San Juan Txikiko iturri ondotik igaro ondoren. Jarraian, Ikaztegietara jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información